kamelia
iz. Bot. Txori-larrosaren oso antzeko lorea duten teazeoen familiako zuhaitz eta zuhaixka mota batzuen izena. Landare adartsuak eta hosto berde iraunkorrekoak izaten dira. Lorea aldiz, zuria, gorrixka edo gorria eta hosto inguru batekoa edo gehiagokoa izan dezakete. Kamelia mota batzuek arrosa arruntaren oso antzekoa dute. Gogarago hazten dira leku eguzkitsuetan eta erdi itzaletan. Duten hostaia berde distiratsu ugariagatik eta lore ederrarengatik oso aintzat hartuak dira loregintzan. v Japoniako kamelia (Camellia japonica). Adaje ugari eta biribileko zuhaitz edo zuhaixka, hosto berde ilunak eta gogor samarrak dituena. Hori da kamelietan ezagunena eta zabalduena. || Delako landarearen lorea. Kamelien dama.