Joan Ia
(El Caçador, «Ehiztaria» deitua). Aragoi eta Kataluniako erregea 1387-1395 bitarteko urteetan (Perpinyà, 1350 - Foixá, 1395). Petri IV.aren semea zen. Geronan bizi izan zen eta bigarrenez ezkondu zen Yolanda Bar-koarekin, Karlos V.a Frantziako erregearen ilobarekin, alargundu ondoren. Eragin handia izan zuen haren emazteak erabaki politikoetan (Frantziako koroaren aldeko joera; Avignongo Aita Santuaren ezagutza) eta Kataluniako intelektual eta idazleak bildu zituen bere gortera (babes berezia eman zien Bernat Metge, Antoni Canals eta Eiximenis idazleei). Ehiztari iaioa zen eta ehizaldi batean hil zen 1395. urtean. Martin anaiak hartu zuen haren lekua.