Joan Karlos Ia
(Esp. Juan Carlos de Borbón y Borbón). Espainiako erregea 1975eko azaroaren 22tik aurrera (Erroma, 1938). Alfontso XIII.aren seme Joan Borboikoaren (Don Juan deitua, 1913-1993) eta María de las Mercedes Borboikoaren semea da. Italian bizi izan zen bere lehen urteetan eta 1947an eraman zuten Espainiara bertan hezi zedin. 1955ean hasi zuen karrera militarra eta 1969an izendatu zuen Franco jeneralak Espainiako etorkizuneko errege (1947an berrezarri zuen Francok Espainiako monarkia, legezko errepublika erabat zapuztu ondoren). 1975eko azaroaren 22an Joan Karlos Borboikoa Espainiako errege izendatu zuten, Franco hil ondoko bigarren egunean, eta horrekin hasi zen Espainiako estatuko erreforma politikorako bidea, konstituzio monarkia baten bidetik. 1962an Joan Karlos I.a Sofia Greziako printzesarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba ditu: Elena eta Kristina, eta Filipe, erregetzan haren ondorengo izateko dena.