Joan Jainkoarena, santua
(João Cidade jaiotza izenez). Portugalgo erlijio gizona (Montemor-o-novo, 1495 - Granada, Espainia, 1550). Artzain eta Karlos V.aren manupeko soldadu izan zen. Berrogei urte zituela, kristau fedean murgildu zen krisi bat izan ondoren, eta fraide jantziak hartu zituen Granadan. Anaia Ostatu-emaileen Ordena sortu zuen, eri pobreak hartzeko. v Jaieguna, martxoaren 8a.