Joan Jasokoa
Nafarroako politikari agramondarra (1515ean hila). Zuzenbidea ikasi zuen Boloniako unibertsitatean eta kargu garrantzitsuak bete zituen Nafarroako gortean 1472tik aurrera, Katalina I.aren zerbitzuan, batez ere (1483-1512). Nafarroako koroaren kanpo harremanetarako ardura zuen eta Gaztelarekiko bakearen aldeko ahaleginak egin zituen. Fernando Katolikoaren agindupean jarri zen Gaztelako osteak Nafarroaz jabetu zirenean. Nafarroako noble aberatsenetakoa zen; lurralde asko zituen Iruñearen eta Xabierren artean. San Frantzisko Xabierkoaren aita izan zen.