Joan
edo Joanes Ebanjelista, santua. Jesu Kristok munduan izan zituen hamabi apostoluetako bat, “maiteena” laugarren Ebanjelioaren arabera. Galileako Betsaidan sortu zen, Tiberiadesko aintziratik hurbil, Zebedeo eta Salome izan zituen guraso eta Jakue Zaharra apostolua zuen anaia. Jesu Kristoren lehen jarraitzaileetariko bat izan zen eta, Ebanjelioen arabera, bere begiz ikusi zituen Tabor mendiko antzaldaketa eta Kristoren nekaldia, Kristok bere ama zaintzeko ardura eman zion gurutzean zegoela eta Petrirekin batera aurkitu zuen Hilobi Santua hutsik. Tradizioaren arabera, Efeson hil zen, K.o. 100. urte aldera. Laugarren Ebanjelioa, Apokalipsia eta hiru Epistola idatzi omen zituen. v Jaieguna, abenduaren 27a.