Jerez de la Frontera
Espainiako hegoaldeko hiria (Cadiz, Andaluzia). 186.812 biztanle (1990); 1.410 km2. Cadiz eskualdeko hiri jendetsuena da. Ardo industria da nagusi; jerez izeneko ardoa, bertan egiten dena, munduko ardo ezagunenetakoa da. Zaldi hazkuntza. Eraikuntza bikainak daude Jerez de la Fronteran, Kolegiata eta Alkazarra, esaterako. Han piztu zen 1892ko anarkisten matxinada, Fermín Salvochea buruzagi izan zuena. v Jerez ardoa. Ardo zuria, lehorra gehienetan, kalitate finekoa. Espainian egiten da, Andaluziako Jerez de la Frontera (hortik datorkio izena), Puerto de Santa Maria eta Sanlucar de Barrameda herrietan bereziki. Alkohol zenbatekoa 15°-tik 20°-rakoa du, eta sei baldintza bete behar ditu: ahogozo, kolore eta usain berezia, urtetsua izatea, gradu jakinak, eta aldaezintasuna. Mota ezagunenak hauek dira: manzanilla, fino, amontillado, oloroso…
- jeraniazeo
- jeranio
- jeraniol
- jerbo
- Jeremias
- Jerez de la Frontera
- Jeriko
- Jerne, Niels
- Jerôme Bonaparte
- Jerome Klapka
- Jeronimo Pragakoa