Jerome Klapka
(Jerome K. deitua). Britainiar idazlea (Walsall, Staffordshire, 1859 - Northampton, 1927). Lanbide askotan aritu ondoren, kazetari gisa lan egin zuen Home Chimes egunkarian. The Idler hilabetekaria eman zuen argitara 1892-1897 urteetan, eta To-day astekariaren zuzendari izan zen urte bertsuetan (1893-1897). Umorezko idazle britainiar nagusietako bat izan zen Idle Thoughts of an Idle Fellow (1886. Nagi baten pentsamentu nagiak) eta Three men in a Boat (1889, Hiru gizon ontzian) lanei esker. Autobiografia eleberri bat (1902, Paul Kelver) eta oroitza-liburu bat (My Life and Times; 1926, Nere bizitza eta nere garaia) idatzi zituen halaber.