Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jeranio

iz. Bot. Jeraniazeoen familiako zenbait landareren, eta bereziki etxeak apaintzeko lantzen direnen izena. Geranium generoaren barruan itxura askotako landareak biltzen dira; ezagunenak hosto berde biribila eta huntzaren antzekoa dutenak dira. Ginbail modura antolatutako lorea, arrosa kolorekoa, gorria edo zuria, izaten dute azkenengo horiek.