izond. Bot. Gruinalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Belarkarak edo zuhaixka egiturakoak izan daitezke. Gehienek bost orriko lorea dute, banaka nahiz ginbail modura antolatua. 650 bat landare mota biltzen ditu. Lurralde bero eta epeletan hazten dira.