Jeronimo Pragakoa
Txekiar eraberritzailea (Praga, 1365 - Konstantza, 1416). Filosofo eta teologoa zen eta erreformaren lehen aitzindarietako bat izan zen Europako erdialdean. Jan Hus-en laguna izan zen eta Wycliff-en dotrina defenditu zuen; Konstantzako Kontzilioak hiltzera kondenatu eta erre zuten.