Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jagellon

1386-1572 urteen artean Polonian gobernatu zuen Lituaniako dinastia. Ladislas II.a Jagellon Lituaniako lehen printzea izan zen dinastia horretako Poloniako lehen erregea, 1386an Hedwige erreginarekin ezkondu ondoren. Hona Poloniako Jagellon erregeak: Ladislas II, Ladislas III, Kasimiro IV, Joan I Alberto, Alexandro I, Sigismundo I eta Sigismundo II. Poloniatik kanpora, Hungarian (Ladislas II, Ladislas VI eta Luis II) eta Bohemian (Ladislas VI eta Luis II) gobernatu zuen Jagellon dinastiak.