Jägersberg, Otto
Alemaniar idazlea (Hiltrup, Westfalia, 1942). Bere literatura lanetan, haurren liburuak –Der grosse Schrecken Elfriede (1969, Elfriede beldurgarria)–, kontakizunak –Der Waldläufer Jürgen (1969, Jürgen, basoko ibiltaria)– irratirako gidoiak, nobelak eta poema liburuak –Wein, Liebe, Vaterland (1985, Ardoa, Amodioa, Aberria)– aurki daitezke. 1964an argitaratu zuen lehen liburua, Weihrauch und Pumpernickel (Intsentsua eta ogi beltza), eta bertan Westfalian igarotako haurtzaroko oroimen autografikoak kontatzen ditu, nobela pikareskoen antzera. Eguneroko bizitza da Nette Leute (1969, Jende atsegina) nobelaren gaia ere, hiztegi eta entziklopedia saltzaile baten egun arrunt bateko gertakizunak kontatzen dituena. Irrati eta telebistako gidoietarako, bere garaiko arazoak erabili izan ditu Jägersbergek beti, esate baterako, Der industrialisierte Romantiker (1876, Erromantiko industrializatua) filmean, ingurumenaren kutsadura salatzen du. 1979an Die Pawlaks (Pawlaktarrak) telesaila idatzi zuen, Wolfgang Studek zuzendu zuena; XIX. mendearen bigarren erdian Ruhr-eko ibarrera lanera joandako langile masur-en bizimodua kontatu zuen bertan. Beste literatura lan aipagarri batzuk: Der letzte Biss (1979, Azken ahamena) eta Der Herr der Regeln (1988, Arauen jabea).
- Jaen
- Jafet
- jafetar
- Jaffa
- Jagellon
- Jägersberg, Otto
- Jagger, Mick
- jagi, jagiten
- Jagi-Jagi
- jagoitik
- jagole