Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jafetar

iz eta izlag. Jafet Noeren hirugarren semearen ondorengoa. Jafeten ondorengoek sortutako herriak Indiatik Europa mendebalera bitarteko lurretara zabaldu direla uste da.  v  Hizkuntza jafetarrak. N. J. Marr hizkuntzalariaren (1865-1934) hizkuntza sailkapenaren arabera, Kaukaso aldeko zenbait hizkuntzak osatzen duten saila (Georgia aldeko hizkuntzak, hizkuntza kamito-semitikoak, eta abar). Euskara ere sail horretan dago Marr-en sailkapenaren arabera.