Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaen

Espainiako hegoaldeko probintzia, Andaluziako autonomia elkartearen ipar-ekialdean. 13.498 km2 eta 627.598 biztanle (1981). Mugak: Ciudad Real, Albacete, Granada eta Kordoba. Hiriburua: Jaen. Hiri nagusiak: Linares, Ubeda, Baeza eta Martos. Guadalquivir ibaia jaiotzen da Jaenen eta probintzia igarotzen du ekialdetik mendebalera. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (olibondoak batez ere) eta lur eremu handietan dago zatikatua lurra. Industria urria da eta nekazaritzari eta lurpeko aberastasunen ustiapenari lotua dago.  v  Historia. Probintzia honek garrantzi handia izan du historian, Jaenen dagoen Despeñaperros igarobideak lotzen baititu Andaluzia eta Espainia erdialdeko ordokia. Han gertatu ziren kartagotarren eta erromatarren arteko gerrak eta Navas de Tolosako (1212) eta Bailengo guduak (1808).