Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jaen

Espainiako hegoaldeko hiria, Andaluziako Autonomia Erkidegoan, izen bereko probintziako hiriburua. 109.338 biztanle (1990). Apezpikutegia. Olibondoa lantzen da eta olibatik ateratzen diren gaien salerosketagunea da. Katedrala eta Santa Katalina gaztelua dira Jaengo eraikuntza aipagarrienak.  v  Historia. Kartagotarren inperioaren barnean zegoen, Aurgi izenaz, erromatarrek hartu zutenean (K.a. 207). Auringis izena eman zioten erromatarrek. Musulmanek okupatu zuten VIII. mendearen hasieran eta Daqen izena eman zioten. Gaztela eta Leongo Fernando III.ak konkistatu zuen 1246. urtean. Garrantzi handiko hiri estrategikoa izan zen XVIII. mendearen bukaera arte.