Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jafet

Noeren hirugarren semea, Sem eta Cam-en anaia. Genesi liburuaren arabera, zintzo jokatu zen aitarekin eta bedeinkapena jaso zuen harengandik. Seme-alaba ugari izan zituen eta lurralde askotara zabaldu zen haren arraza. Genesian agertzen den zerrenda etnikoari jarraiki, Europako herrien eta arrazen aita da Jafet.