Mahomaren lehen emaztea (Mekan 619an hila). Tradizioaren arabera, alargun aberatsa zen eta harentzat jarri zen lanean Mahoma, hogei urte zituela. Guztiz ospetsu bihurtu zen Mahoma harekin ezkondu ondoren. Zenbait seme-alaba izan zituzten, Fatima ezaguna horien artean.