Ibn Sina
(Sartaldeko tradizioan, Avizena). Sendagile, filosofo eta mistiko arabiarra, irandar jatorrikoa (Afshana, 980 - Hamadhan, 1037). Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristoteles interpretatzerakoan neoplatonikoen ildotik ibili zen. Hainbat testu gorde dira. Horietako bat, Medikuntzaren Kanona, testu klasiko bilakatu zen medikuntzaren irakaskuntzan, eta eragin handia izan zuen XVI. mendea arte, Sortaldean eta Sartaldean.