Ibb
Jemengo hiria, izen bereko herrialdeko hiriburua, Jemengo mendialdean. 6.430 km2 eta 34.000 biztanle (1980). Itsas mailatik 2.050 m-ra dago. Erdi Aroan garrantzi handikoa izan zen Ibb. Nekazaritza eta abere hazkuntza dira hango ekonomia jarduera nagusiak. Merkatua. Arkitektura mota asko biltzen ditu Ibb hiriak (harresia, mezkita ugari, solairu anitzeko etxeak, XI. mendeko akueduktoa) eta Jemengo hiririk ospetsuenetakoa da artearen aldetik. Emirerri erdi autonomo bateko hiriburua izan zen 1940 arte. Kalte handiak eragin zituen hirian lurrikara batek 1982. urtean.