Iberia
Antzina zenbait geografo eta historialariek gaur egungo Iberiar Penintsulari eman zioten izena; Keltiké izenez ere ezagutzen zuten. Piteak erabili zuen izen hori lehen aldiz (K.a. 330), eta Eratostenek ere (K.a. 276 - K.a. 194) aipatzen du, tribu iberiarrek bereganatu zituzten lurraldeez diharduelarik. Ebro ibaiarekin (Lat. Iberus) lotu ohi da izen hori. Erromatarren konkistaren ondoren, K.a. III. mendean, Hispania izena eman zioten geografo eta historialariek. Geografia alorreko adierez gainera, Iberia izenera bildu izan dituzte artista, politikari eta intelektual batzuek Espainiako eta Portugalgo estatuetako etnia guztiak.