Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibarruri

Bizkaiko udalerri ohia, Muxikako udalerriaren barruan gaur egun (Gernika-Bermeo). 600 biztanle. Auzo nagusiak: Ajuria, Elexalde eta Maguma. Euskara, bizkaiera; euskaldunak % 100. Aipagarriak dira Andra Mari eliza (XII. m.), Ajuriako San Joan eliza, Undako San Markor ermita, San Pedro ermita eta XVI. mendeko komentua. 1968. urtean egin zuen bat Ibarruriko herriak Muxikakoarekin.