Iberia
Kaukasoko aintzinako herria, gaur egungo Georgiaren ekialdean, Kura (georgieraz, Mtkvari) ibaiaren goi arroan. Sapiro izenez aipatu zituen hango biztanleak Herodoto grekoak K.a. V. mendean eta iberiar izena zuten K.a. I. mendean. Persiarren eta mazedoniarren mendean egon ondoren, estatu burujabea eratu zuten eta, K.a. I. mendearen hasieran, Mitridate Pontoko erregearekin bat egin zuten Erromako inperioaren aurka. Ponpeio erromatarrak menderatu zituen K.a. 65. urtean. Arabiarren mendean geratu zen Iberia K.o. VII. mendean. v Georgiarren tradizioko elezahar baten arabera, mendebaleko lurretara jo zuten iberiar horietako batzuek antzinateko garaietan eta Iberiar Penintsula hartu zuten bizilekutzat. Migrazio horrek argituko lituzke, batzuen iritziz, euskararen eta Kaukasoko hizkuntza batzuen artean ikusi izan bide diren antzekotasunak.