Heckmann, Otto
Alemaniar astronomoa (Hanburgo, 1901- Badenweiler, 1983). Bonneko Unibertsitatean ikasketak amaitu ondoren, Göttingen-eko Unibertsitatean lan egin zuen 1937-1941 bitartean, eta Hanburgoko Behatokiko zuzendari izan zen 1941-1962 bitartean. Azkeneko urte horretan Txileko Hego Behatoki Europarreko zuzendari izendatu zuten. Berak eta bere taldeak Praesepe taldeko izar ahulenen kokalekua zehaztu zuten. Bera izan zen hirugarren Astronomishe Gesellschaft katalogoa egiteko bultzatzaile nagusia, 180.000 izarren mugimendu egokia ezagutzeko helburuarekin. Halaber, balio handiko ekarpenak egin zizkion kosmologiari: irtenbidea bilatu zion Einstenen unibertso homogeneo isotropikoaren eremu ekuazioari, eta biraka dabilen unibertsoaren aukera proposatu zuen. Kosmologiari eta erlatibitate orokorraren ondorioei buruzko liburu bat argitaratu zuen.