hedadura
iz. Zerbaitek betetzen duen bitartea. ◊ (Pertsona bati buruz). Gogo zabaltasuna, buru argitasuna. v Fis. Zentzu zabalean, gertakari baten balio gehienezkoa. || Mat. Logikan, ideiak, graduak eta abar hartzen dituen kontzeptuaren tasuna. v Modulazio hedadura. Elektr. Modulazio sistema honen bidez informazioa uhin garraiatzaile batean hartzen da; hedadura igorri behar den zeinuaren arabera aldatzen da. v Banda hedadura. Elektr. Anplifikatzaile baten edo beste edozein kuadripoloren berezko banda hedadura bi maiztasunen artean izaten den tarteari esaten zaio, handitzaileak sor dezakeen handitze txikiena handitze gehienezkoarena baino hiru dezibelio txikiagoa denean.