Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hecho

Aragoiko ipar-ekialdeko harana, erdialdeko Pirinioen hegoaldeko isurialdean, Huescako herrialdean. Hecho, herri nagusia (970 biztanle ditu; 1.661 zituen XX. mendearen hasieran), eta Siresa dira bertako gune nagusiak. Aragon ibaia igarotzen da Hechoko haranetik. Oihan zabalak (Ozako oihana), mendi garaiak (2.000-2.500 m bitartekoak). Hizkuntza: aragoiera (cheso) eta gaztelania. Ingurunearen eta herri arkitekturaren ederrak udako turismogune bihurtu du Hechoko harana. v Historia. Hechoko harana Aragoiko konderriko lurraldea zen IX. mendetik aurrera eta, hori dela eta Iruñeko erresumari lotua zegoen garai hartan. Zehazki jakiterik ez dagoen arren, X-XII. mendeak arte euskara bertako hizkuntza zela esan daiteke. VIII-IX. mendeetan eraiki zen Siresan monasterio bat eta haren inguruan hasi ziren Hechoko lehen herriguneak antolatzen, monasterioko fraideen gidaritzapean.