Hecksher, Eli Filip
Suediar ekonomista (Stockholm, 1879 - Stockholm, 1952). Bertil Ohlin-ekin batera nazioarteko trukeen teoria osatu zuen, zeinaren arabera garrantzi handia baitu herrialdeen produkzio faktoreen ugaritasun erlatiboak. Ekonomista klasikoentzat, Adam Smith eta David Ricardorentzat bereziki, herrialde bakoitzak bere produkzioa bultzatzeko egokien diren sektoreetan espezializatzeko joera du, hau da, kostu konparatuak beste herrialdeekiko txikiagoa duen sektoreetan; baina gerta daiteke herrialde batek kostu txikiagoaz egin dezakeen gai bat inportatzea. Hala, Hecksher izan zen nazioarteko trukeak kostu konparatiboen bidez azaltzea ez zela nahikoa onartu zuen lehenengoetakoa. Haren iritziz, kostu konparatibo horiek zergatik diren elkarren desberdinak azaldu behar da. Hecksher-ek dio produkzio faktoreen berezitasuna dela harreman hori azaltzen duen datua, esate baterako, Australiak garia esportatzen du, lursoro handiak dituelako, eta Britainia Handitik industria gaiak inportatzen. Bi herrialde horien arteko harremanean, gaien trukeak maila batean produkzio faktoreen transferentzia ordezkatzen du: australiar lurra britainiar kapitalaren kontra.
- Hebrida
- hebro
- Hebron
- Heckmann, Herbert
- Heckmann, Otto
- Hecksher, Eli Filip
- Hecho
- Heda, William Claesz
- hedabide
- hedadura
- hedagarri