Heda, William Claesz
Holandar margolaria (Steinfurt, 1594 - Haarlem, 1682 inguruan). Hasieran erretratuak eta erlijio koadroak egin zituen. Gerora izadi hila lantzen hasi zen, eta Holandako margolari handienetakotzat jotzen da genero horretan. Herrialde hartako artistek sorturiko izadi hil oparoetan ez bezala, Hedak soiltasunez eta zehaztasunez ondu zituen bere obrak. “Postreak” alorrean espezializatu zen. Kolore hotzak eta ñabardura finezko tonu gama sotila erabiltzen zuen, eta gauzen eta materien arteko kontrasteak, ardo ontzien eta pitxarren islak, fintasun handiz ematen zituen, hondo neutro baten gainean.
- Hebron
- Heckmann, Herbert
- Heckmann, Otto
- Hecksher, Eli Filip
- Hecho
- Heda, William Claesz
- hedabide
- hedadura
- hedagarri
- hedagia
- hedailo