Guibert, Edmond
(«Ezpeletar bat» deitua) Lapurdiko idazle eta olerkaria (Ezpeleta, 1848 - Bordele, 1872). Larresoroko apaizgaitegian izan zen ikasle. Bere Andregeia olerkia saritu zuten Sarako Lore Jokoetan (1869). Atheka gaitzeko oihartzunak Dasconaguerreren eleberriaren euskarazko itzulpenean lan egin zuen.