Guiard y Larrauri, Teófilo
Bizkaitar historiagilea (Bilbo, 1876 - Bilbo, 1946). Salamancan eta Madrilen egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. 1897. urtean Sabino Aranak sorturiko Baserritarra astekariko zuzendari izendatu zuten eta 1912. urteaz geroztik Bilboko Historiako Akademiako kide, kronikari eta udal artxibozaina izan zen. Bilboko historia aztertu zuen bere obretan: Historia de la Noble Villa de Bilbao (lau liburuki, 1905-1912), Historia del Consulado y Casa de Contratación de Bilbao y del Comercio de la Villa (bi liburuki, 1913-1914) eta La industria naval vizcaína. Anotaciones históricas y estadísticas (1917).
- guhaur
- Guyana Frantsesa
- Guyana Holandarra
- Guyana
- Guiard y Larrauri, Adolfo
- Guiard y Larrauri, Teófilo
- Guibert, Edmond
- Guibert, Hervé
- Guicciardini, Francesco
- Guiche
- Guido d’Arezzo