Guicciardini, Francesco
Italiar historialaria eta politikaria (Florentzia, 1483 - Arcetri, 1540). Florentziako errepublikaren aldeko diplomazia lanetan aritu zen (bereziki Espainian, Fernando Katolikoaren aurrean), eta Klemente VII.aren eta Lorenzo Medicikoaren garaian kargu garrantzizkoak izan zituen. Bere obren artean, aipatzekoak dira: Ricordi politici e civili (1525ean hasia), Storie fiorentine (1508an hasi eta bukatu gabea) eta Storie d’Italia (1535ean hasia), bere garaiko gertakariak jasotzen dituena.