Guiard y Larrauri, Adolfo
Bizkaitar pintorea (Bilbo, 1860 - Bilbo, 1916). Bartzelonan, Parisen eta Londresen egin zituen pinturako ikasketak. Inpresionismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian nahiz eta bere lanetan kolorea baino marrazkia, irudia eta gauzen ingurua nabarmentzen ziren. Euskal Herriko eraikuntza batzuetako beirategiak landu zituen (Bilboko Arte Ederretako Museoa, Gernikako Juntetxea, Oiartzungo Rafael Pikabearen jauregia,…). Biriketako gaitzak jota hil zen 1916. urtean. Obra nagusiak: La terraza (1887), Cazadores (1887), La siega (1887), La promesa (1877), La niña del clavel eta El grumete.