Guibert, Hervé
Frantses argazkilari eta idazlea (Saint-Cloud, 1955 - Clamart, 1991). Argazkilaritza eta literatura elkarri uztarturik landu zituen, eta argazkilaritza izan zen hain zuzen ere bere liburuetako osagai edo gai nagusia: L’image fantôme (1981, Mamu irudia), Le seul visage (1984, Aurpegi bakarra), Les chiens (1982, Zakurrak), A l’ami qui n’ma pas sauvé la vie (1990, Bizitza salbatu ez didan lagunari).