Gil Vicente
Poeta eta antzerkigile portugaldarra (1465-1540). Ez dago argi non jaio zen: Lisboa, Guimaraes, Barcelos eta beste herri batzuek Gil Vicenteren jaioterri direla diote. 44 antzerki idatzi zituen: 12 gazteleraz, 12 elebidunak eta 16 portugaleraz. Erlijio gaiak eta profanoak landu zituen. Erlijiozkoetan aipatzekoak dira: Auto pastoril castellano, Auto dos Reis Magos, Historia de Deus, Auto de Alma, Auto da Sibila Cassandra, eta guzietan famatuena dena, Trilogia das Barcas. Profanoetarako, zalduneriatik hartu zituen gaiak (Amadís de Gaula eta Tragicomedia de Dons Duardos) edo bere garaiko gertakizunetatik (Exhortación a la guerra eta Templo de Apolo). Fartsak ere idatzi zituen: Ines Pereira, Farsa dos Físicos, Farsa dos gitanos, etab. Idazlea izateaz gainera, musikagile ere bazen; bere obrak antzezten zituen.