Gil Zubillaga, Eliseo
Arabar ikertzailea (Gasteiz, 1961). Geografia eta historian lizentziaduna EHUn. Indusketa eta ikerketa proiektuak zuzendu ditu Euskal Herriko arkeologiagune zenbaitetan. Eusko Ikaskuntzaren Arabako lehendakariorde aukeratu zuten 1993an eta kargu horretan aritu zen 1996 bitartean. 1997tik aurrera Eusko Ikaskuntzako idazkariorde da. Jakitez programan irakasle da. Onda Cero eta Radio Vitoria irratietan Eusko Ikaskuntzak egiten duen irrati saioaren koordinatzailea da.