Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gijon

Asturiasko hiria. 255.969 biztanle (1981). Kantauriko portu nagusietakoa da. Metalurgia, makinagintza, azukrea, beiragintza, kontserbak. Erromatarren aurretik sortua da; haien garaian Gigia deitu zen, eta bisigodoen garaian Gegio. XV. mendeko dinastia gerretan erre egin zuten, baina hurrengo mendean berriro eraikia izan zen.