Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gil Marcos, Mertxe

Bizkaitar artista (Bilbo, 1962). Arte Ederretan lizentziaduna da, pinturan, EHUn (1990). Artearen alor asko landu ditu: pintura, grabatua, eszenografia… Bakarkako zein taldekako erakusketetan erakutsi izan ditu bere artelanak eta hainbat diru laguntza jaso ditu, horien artean, Eusko Jaurlaritzak (1991) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (1994) emandakoak. Hainbat agerkaritan arteari loturiko artikuluak idatzi ditu.