García Hortelano, Juan
Espainiar idazlea (Madril, 1928 - Madril, 1992). 1959an argitaratu zuen lehen eleberria (Nuevas amistades) eta handik bi urtera Tormenta de verano. Bi eleberri horietan teknika objektibista erabili zuen Hortelanok, errealismo kritikoaren bidetik. Teknika landuagoa da hurrengo eleberrietan, eta horrekin batera ironiaren zentzua ere zorrotzagoa. Beste eleberri batzuk: El gran momento de Mary Tribune (1972), Los vaqueros en el pozo (1979), eta Gramática parda (1982).