García Jiménez, Juan Pablo
(“Juan Pablo”). Errioxar pala jokalaria (Logroño, 1964). Danielen anaia. Bilbon hasi zen profesional bezala 1994. urtean. 1995. urtean Espainiako binakako txapelketa erdietsi zuen bere anaia Danielekin batera; 1996an Euskadiko txapeldun izan zen eta 1999an Urrezko Pala torneoan garaile izan zen, besteak beste. Eusko Basque enpresari lotutako jolakaria da pilotari errioxarra. Profesionaletarako jauzia egin aurretik Espainiako txapeldun izan zen 1984tik 1993ra, baita munduko txapeldun ere 1986an (Gasteizen) eta 1990ean (Kuban), larruzko pilotaz jokatuz; orobat izan zen txapeldun 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan. Paletan eta pala motzean Sub-22 sailean Munduko Txapeldun izan zen 1984an.