García Jiménez, Daniel
(“Daniel”). Errioxar pala jokalaria (Logroño, 1961). 1994. urtean, Bilbon, egin zituen profesional mailako bere lehen urratsak. 1996an, banakako txapeldunorde izan zen; 1998 eta 1999. urteetan, berriz, Euskadiko binakako txapelketan bigarren gelditu zen. Pala motzean, profesionaletarako urratsa egin aurretik, zortzi aldiz izan zen Espainiako txapeldun 1980tik 1993. urtea arte, eta olinpiar domina lortu zuen 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan.