García Leoz, Esteban
Nafarroako opera abeslaria, tenorra (Erriberri, 1911). Madrilen egin zituen kantu ikasketak. 1933. urtean Madrilen hartu zuen bizilekua eta Calderónen Marina operarekin egin zuen aurkezpena. Txalo ugari jaso zituen Rigoletto, Manon Lescaut, Sevillako Bizargina, Tosca eta beste opera batzuk kantatuz.