Gartzea Gaztelakoa
Gaztelako erregea (1082an edo 1090ean hila). Gaztelako eta Leongo Fernando I.aren ondorengoa izan zen 1065etik aurrera. Leongo Alfontso VI.ak eta Gaztelako Antso II.ak aginpidea kendu zioten, baina hura hiltzean atzera eskuratu zuen (1072); hala ere Alfontso VI.ak aginpidea iritsi zuen berriro; honek Gartzea kartzelan sartu eta bertan eduki zuen hil arte.