García Erguin, Ignacio
Bizkaitar pintorea (Bilbo, 1931). Frantzian eta Alemanian egin zituen pintura ikasketak. Espainian, Estatu Batuetan, Polonian, Mexikon, Italian eta Suitzan eginiko erakusketetan izan du parada bere pintura lanak ezagutarazteko. Obra nagusiak: Toledoko ikuspegiak eta Bermeoko azoka.