Fréron, Louis Stanislas
Frantses idazlea eta politikaria (Paris, 1754 - Santo Domingo, 1802). Elie Fréronen semea zen. Année littéraire aldizkariaren zuzendaria (1776-1789) izan zen. Frantziako Iraultzaren ideiak bere egin zituen, eta Orateur du peuple egunkaria sortu zuen. Kordelier-en Klubeko kidea zen, eta Iraultzako ekintza handietan parte hartu zuen (Champs-de-Mars-eko auzia, 1792ko iraileko sarraskiak, etab.). “Montagnards” izeneko taldeko Konbentzioko kidea izan zen; Marseillara eta Tulonera bidali zuten federalisten eta erregezaleen matxinadak zapaltzera. Robespierre-k mehatxuak egin zizkiola eta, haren hondamena bultzatu zuen Fréronek. Pauline Bonaparte-ren maitalea izan zen. 18 Brumarioko (1799ko azaroaren 9a) estatu kolpea onartu zuen, eta erietxeetako administrari eta geroago Santo Domingoko Komisario izendatu zuten.