Franco y Ribate, José
Espainiar banda zuzendaria eta musikagilea (Cariñena, Aragoi, 1878 - Bilbo, 1951). Zaragozan egin zituen musika ikasketak. Oso gazte zela Bilbon hartu zuen bizileku. Bermeo, Irun eta Bilboko musika bandetako zuzendaria izan ondoren Bizkaiko Musika Kontserbatorioa sortu zuen. Obra nagusiak: Euskalerriko kantak (bandarako kalejira, 1910), Euskal-erria (bandarako obertura, 1912), Eusko gogua (bandarako obertura, 1913), Camino de rosas eta Gracia y belleza pasodobleak eta Arrantzaliak obra sinfonikoa (1917).