Frank, Anna
Alemaniako neska judu gaztea, polizia naziarengandik ihesi Amsterdamgo hirian ezkutuan eman zituen bi urteak kontatzen dituzten egunoroko idatziengatik ospetsua (Frankfurt am Main, 1929 - Bergen-Belsengo kontzentrazio esparrua, 1945). Anna Frank 1933. urtean Holandara jo behar izan zuen familia judu batean sortu zen eta 1942-1944 urteetan idatzi zuen egunorokoan kontatu zuen, modu sotil bezain erdiragarri batean, berak eta etxekoek, polizia naziarengandik ihesi, eraman behar izan zuten bizimodu latza. Familiako kide guztiak hil zituzten naziek kontzentrazio esparruetan, aita izan ezik, eta hark eman zituen ezagutzera, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, alabak idatzitakoak (1947). 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da Anna Franken egunerokoa eta antzerkira eta zinemara eraman dira bertan kontaturikoak.