Franck, Melchior
Alemaniar musikagilea (Zittau, 1580 inguruan - Coburg, 1639). Coburgeko dukearen koru zuzendaria izan zen. Antzinako estilo polifonikoari jarraitu zion, baina musika forma berrietarako bidea zabaldu zuen, Italiatik zetozen teknikak eta herri kantak erabiliz. Kantuak, tresnaz jotzeko musika eta eliz musika idatzi zuen.