Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Franju, Georges

Frantses zinemagilea (Fougères, 1912 - 1987). 1934. urtean, H. Langlois-ekin batera, Frantziako Zinemateka sortu zuen, eta 1948-58 urte bitarteetan zinema dokumentalaren arloan maisurik handienetakoa izan zen: Le Sang des bêtes (1949, Piztien odola), Hôtel des Invalides, 1952; Poussières (1954, Hautsak); La Première Nuit (1958, Lehenengo gaua). Bere dokumental batzuk eta La Tête contre les murs (1958), egin zuen lehendabiziko film luzeak, umore beltzari zion atxikimendua erakusten dute.