Franco Bordons, José María
Gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria (Irun, 1894 - Madril, 1971). Madrilgo Musika Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak, eta pianoan nabarmendu zen batez ere. Telmo Vela biolin-jotzaile handiak Quinteto Hispania boskotea osatu zuenean José María boskoteko piano-jotzaile izendatu zuen. Hauek dira haren lan nagusietako batzuk: Espainiar dantza bi, Euskal deitorea eta gai batzuk, Arpa eta kontzerturako euskal kontzertua, Hiru anaia marinelak eta Lo-lo. Juan Crisostomo Arriagaren omenez Dolor en el recuerdo (Oinazea oroimenean) pianorako lana idatzi zuen.