Franck, James
Alemaniar fisikaria (Hanburgo, 1882 - Göttingen, 1964). G. Hertz-ekin batera, elektroi atomikoen zinetikari buruzko ikerketak egin zituen, elektroi baten eta atomo baten arteko talkak arautzen dituzten legeak argituz; era horretan Bohr-en iritziak (1915) egiaztatu zituen. Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1925ean.